XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donosti-ra eroan eta urrillaren 2-an, Altuna-Mendo-n preso egoan Esteban Bilbao-ren ordez truk egiñik, azke itxi eben arte.

7. BABES-BATZORDEA
Arriskuak alkar gogoa sortu oi dau-ta, Bizkaia etsai mende aurkitzen zalako, babes-batzorde bat osotu naiean, orretarako alegiñak egiten asi ta alegiñok ez eben ustel urten.

Gura zan bestean ezpazan be, naikoa beintzat zaindua izan zan Bilbo, lenengotan narru-gorri aurkitzen zalarik, ezeren laguntza bage.

Zemaika geunkan Mola irratiz, oso-osoan bere eskuetan jarteko eskatuz.

Berandu zan, baiña; Naparroan, Araban eta Gipuzkoan egiñaren ondoren eziña zan burua makurtzea.

Jaungoikoak oba!.

Asiera-asieratik Bizkaia berean egoan legezko agintariakaz, eta ez aurreko gizaldietan lez azpi-lanari esker alperreko burrukara eroan ginduzanen antzekoakaz.

Probintzi osoa, gorputz bat eginik, bere lurrari ta nortasunari eusten saiatuko zan.

Gorputz-mukuru ontan, ots, Erri-Talde ontan, abertzale, sozialista, euzko indar, komunista, eusko-langille, exkertiar, mendigoizale... labur, alderdi ta talde guztietakoak alkartu ziran.

Erakunde orokor onek osoturiko Egin-Batzordeak maminduko zituan zeaztasunik beiñenak eta txikienak be, gudariak batu, lerrotu, jantzi, izkilluz ornidu, janaria, barri-emoille, alkar-lotura ta gaiñerakoak, eta guzti au erriari ta guda-gizonai egokienez.

Osasuna, garraioa....

Batzorde nagusi orren ardurapean jarten zan.

Batzorde au, alan be, iraunpen laburrekoa izan zan, 1936-ko urrillaren 7-an guzti ori Eusko Gobernu barriak bere pentzura artu ebalako.

Izterbegiak onakoetan zuur eta erne egon oi jakuz.

Bilbo ta inguruetan gaiñera eskumatar, erregezale, karlista ta paxista naiko bizi zan, aberats eta aundikiatan batez be.

Oneitatik batzuk, espetxeratuak izan ziran lenen-lenengotik.

Garagarrillaren 24-an aurkakoen arteko batzuk Larrinaga-n, protesta zarata aundiak aterazo ebezan: Bilbo laster jausiko zala uste eben, itxura baten.